top of page

ALFERRAREN ASTEA

Astelehena, jai ondoko alferra,
ezer ez egiteko ez goaz lanera,
 
eta ez goaz lanera, ez goaz lanera (BIS)

Asteartea, euria goitik behera,
busti egingo gara eta ez goaz lanera,
...

Asteazkena, osaba ezkontzen da,
jai hartzen dugu eta ez goaz lanera,
...

Osteguna, amonaren eguna,
hori ospatutzeko ez goaz lanera,
...

Ostirala, haginetako mina,
aspirina hartuta bagoaz ohera,
...

Larunbata, egun erdiko lana,
egun erdigaitik ez goaz lanera,
...

Igandea, lantegia itxita,
lan egiteko nahi baina ezin joan lanera,
...
bottom of page