top of page

OLENTZEROREN OPARIA

Astoa gaixo dago.

Olentzero tristerik.

Txabola ikatzez beterik,

pilan-pilan udazkenetik.

Ez dauka txabola uzterik,

ez etxez etxe ibiltzerik.

 

Horra, Olentzero

pipa hortzetan.

Gauez ibiltzen da

negu hotzetan.

 

Larri daude auzoan.

Ikatzik ez neguan.

Han egongo da Olentzero,

suaren ondoan txit bero.

"Noiz jaitsiko da txabolatik?"

galdetzen du Josepantonik.

 

Horra, Olentzero...

Bi lagun joan dira

elurretan mendira.

"Aizu, Olentzero, zergatik

ez duzu ekartzen ikatzik?"

"Ezin dut ikatzik banatu,

mesedez, astoa sendatu".

 

Horra, Olentzero...

 

Arrantzaka astoa

sendatu da gaixoa.

Eskerrik asko amonari

eta bere kataplasmari.

Geroztik gure Olentzero

herrira jaisten da urtero.

 

Horra, Olentzero...

bottom of page