top of page

UR GOIENA UR BARRENA

1. Arantzazu, zer dekazu?

Ur goiena, ur barrena;

Ur goiena, ur barrena

Urte berri egun ona.

2. Etxe onetan sar dayena

bakearekin osasuna;

bakearekin osasuna

onarekin ondasuna.

3. Etxekoandre giltzaria

iriki zazu ataria,

iriki zazu ataria

ba dekagu ur berria;

ba dekagu ur berria

presta zazu gosaria.

4. Etxe ontan oilar bi

bat bestea dirudi,

etxe ontako etxekoandreak

Ama Birjina dirudi.

5. Etxe ontako nagusi jaunak

poltxia txintxirrinduna;

poltxia txintxirrinduna;

zilarrez ezpataduna.

6. Etxe ontako nagusi jaunak

urre gorrizko bizarra

artxek, artxek eman dia neuri 
errieltxo biko zidarra.

7. Goien goien ilargia

erdi erdian klaveliña

gure baratzan belar ona

ark botatzen du usai ona.

8. Izotzetan elurretan

Abenduko gau luzetan

beste guziak ohian eta

gu, gaizuok, oinutsetan.

9. Eguzu, bada, eguzu

baldin eman nahi ba dezu,

baldin eman nahi ba dezu,
bestela despegi gaitzazu.

10. Arramaioan dabil sagua

ari segi dail katua

etxe ontako limosnarekin

eztuu beteko zakua

11. Etxi onetan dago uztarri

aren gainian uzkar bi

Amen, amen.

bottom of page