top of page

BAGA HEITAMA TUTAMA

Lau mugimendu mota egin daitezke:

  • Bi besoak altxatu ukabilak itxita ditugula

  • Eskuineko besoa altxatu eta ezkerrekoa gerrian jarri

  • Ezkerreko besoa altxatu eta eskuinekoa gerrian jarri

  • Bi besoak gerrian jarri

     

Lehen txanda: BAGA HEITAMA TUTAMA
Bigarren txanda: BIGA HEITAMA TUTAMA
Hirugarren txanda: HIGA HEITAMA TUTAMA
Laugarren txanda: LAGA HEITAMA TUTAMA
Bosgarren txanda: BOGA HEITAMA TUTAMA
Sigarren txanda: SEGA HEITAMA TUTAMA
Zazpigarren txanda: ZAI HEITAMA TUTAMA
Zortzigarren txanda: ZOI HEITAMA TUTAMA
Bederatzigarren txanda: BELE HEITAMA TUTAMA
Hamargarren txanda: ARMA TRIO PUN

Mugimendua egin aurretik bi jolasakideek "BAGA HEITAMA TUTAMA" esango dute. "Tutama" hitza esan bezain laster egin beharko dute mugimendua. Asmatzaileak igartzen badu zein den gidariak egin duen mugimendua, hau da "tutama" hitza esan eta berehala biek mugimendu bera egiten badute, asmatzaileak irabaziko du eta hurrengo txandan bera izango da gidari; bestela, gidariak jarraituko du lan hori betetzen.

4

Bigarren txandan esan beharreko esaldia "BIGA HEITAMA TUTAMA" da . Alegia, zozketa jolas ezagunaren kontatzeko modua erabiltzen da txanda bakoitzean esaldia adierazteko (baga biga higa laga boga sega zai zoi bela arma tiro pun). Jolasa berdin errepikatzen da, eta txanda honetan asmatzaile denak mugimendua asmatzen badu, berriro paperak aldatzen dira, eta hurrengoan "HIGA HEITAMA TUTAMA" esaldia esango dute.

5

Jolasa hamar aldiz errepikatzen da. Hamargarren txandara gidari modura iristen dena izango da irabazlea. Ez du axola zenbat txanda irabazi dituen aurretik, helburua ez baita ahalik eta txanda gehien irabaztea, hamargarren txandara gidari moduan iristen baizik. -6- Txandetan esan beharreko esaldiak honako hauek dira:

bottom of page